Bizikleta gidatzeko edo teknifikazioa lortzeko ikastaroez hitz egiten dugunean, lehenik eta behin, beti mountainbikean pentsatzen dugu: nola jaitsi azkarrago, bihurgune baten barruan nola trazatu ikasi, oztopoak nola saihestu, eta abar. Kezka horiek guztiak asfalto gainean ere aplika daitezke. Errepideko bizikletak ere teknika eta trebetasunak behar ditu, gure bizikleta meheen gainean ere konfiantza eta segurtasuna lortzeko.
Gure laguntzaile David Lópezek asko daki horri buruz. Tropel profesionalean (besteak beste Euskaltel, Moviestar edo Sky taldeetan) eman zituen 16 urteek esperientzia handia eman diote, eta zuekin guztiokin partekatuko du dakiena.
LAN-DINAMIKAK
> Bizikletaren setting-a
> Bizikletaren gaineko jarrera
> Bihurgune bateko trazatua aztertzea
> Mendateei nola aurre egin
> Kadentziaren garrantzia.
> Arnasa hartzeko teknika
> Aerodinamika bizikletaren gainean
> Noz eta nola aldatu martxa
> Eta abar.