IKASTAROAK Atzera

BMX & PUMP TRACKS

Besteak beste, honako gaitasun hauek eskurako dituzu: lurra nola kopiatu, bihurgune bat inertzia bihurtzen ikasi, trazadura aztertu, jauziak eta lur-hartzeak, aurrea hartzea, eta bizikleta kontrolatzea gainazal irregularretan. Gaitasun horiei esker, bizikleta gehiago menderatzen ikasiko duzu, eta ziurtasun handiagoa izango duzu edozein lur motatan ibiltzeko.

Traparango Udaleko Kirol Sailaren eta +Ke Flow Eskolaren arteko lankidetzari esker, ikastaro espezifikoak antolatzen ditugu Meatzaldeko udalerri honetako instalazioetan. Hainbat espaziotan aldatuko dugu bizikletaren gainean duzun ibiltzeko modua, besteak beste BMX pista batean (Euskadiko bakarra) eta Pump Track modular batean.

 

LAN-DINAMIKAK
> Ponpaketa teknika
> Bizikletaren gaineko jarrera
> Trazadura aztertzea
> Euskarria bihurgune goratuan
> Pisua banatzea
> Inertziak lortzea